Asteburuan azoka solidarioa egingo dute Algortako San Martin elizan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 3a, 20:14
Bihartik asteazkenera arte, Asociacion Grupo de Misiones lankidetza taldeak azoka solidarioa egingo du Algortako San Martin de Tours parrokiako beheko partean dagoen lokalean. Bertan, altzariak, osagarriak, sukalderako tresnak, opariak, Gabonetako elementuak eta jantziak egongo dira salgai. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bildutako dirua Kongoko Errepublika Demokratikoko Kansenia haranean aurrera eramaten ari diren proiekturako izango da. Proiektu hori 2.300 bat haur eskolaratzean; Kapiri herrira ura eraman eta Kanseniako erietxean lagundu zein botikak bidaltzean datza. Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara izango da. Argazkian, iaz Berangon ere azoka solidarioa egin zuten / © Berangoko Albisteak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun