Abenduaren 6an herri eskolak izango dira Leioan eta Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 3a, 21:07
"Jaiegun arrotzei intsumisioa" eginez, astelehenerako, abenduaren 6ko Espainiako Konstituzio Egunerako, herri eskolak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Askartza ikastetxe katolikoko IAk Leioako Plaza Gorrian egingo ditu jarduerak. Goizeko hamarretatik aurrera, Hezkuntzari buruzko hitzaldia, ogitarteko-jana, eztabaida eta gynkana izango dira bertan. Bestalde, Getxoko Aixerrota institutua zabalik egongo da, tokiko ikasle abertzaleek adierazi dutenez. Gauzak horrela, goizeko hamarretan hasita, kafe-tertulia, ikastolen zein Hezkuntzaren inguruko solasaldiak, luncha eta jolasak egingo dituzte. Betiko ikastola leioaztarrean, berriz, Hezkuntza ere izango dute hizpide, 11:00etatik aurrera. Azkenik, Artatza-Romo institutuko IAk Getxo edo Leioako herri eskoletara joateko deia luzatu du. Argazkian, urriaren 12an Getxoko Txorimalo gaztetxean egin zituzten herri eskolak.
Leioa:

Askartzako IAk deituta, Plaza Gorrian izango dira herri eskolak.

10:00 Hezkuntzari buruzko hitzaldia.
11:30 Ogitartekoa.
12:00 Eztabaida.
13:00 Jolasak (gynkana).

Betiko ikastolan.

12:00 Hezkuntzari buruzko hitzaldia.

Getxo:

Aixerrotako IAk deituta, institutuan bertan egingo dituzte herri eskolak.

10:00 Kafe-tertulia.
10:30 Ikastolen inguruko hitzaldia.
12:00 Hezkuntzaren inguruko hitzaldia.
13:30 Luncha eta jolasa.

Artatza-Romo institutuko IAk Getxo edo Leioako herri eskoletara joateko deia luzatu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun