Espainiar Konstituzioa herrien, nazioen eskubideak urratzeko sortua da, euskal herritarron eskubideak zapaltzen eta ukatzen ditu. Euskal Herria nazioa da eta euskal jendarteak libre eta demokratikoki bere etorkizun instituzionala, ekonomikoa eta soziala erabakitzeko eskubide osoa du. Erabakitze eskubideak konstituzioaren gainetik egon behar du.
Inposatutako jaiak gainditzeko bidean lanean jarraitzeko eguna da astelehenekoa. Lanean dihardugu eta lanean jarraitu behar dugu, ezarpen oro gainditu Euskal Herriari dagozkion eskubide nazionalak indarrean egongo diren aro berriaren alde.
LAB sindikatuko egoitza guztiak zabalik izango dira astelehenean, ohiko ordutegiarekin. Berton bizi gara, berton egiten dugu lan, eta geure lan egutegia berton erabakitzeko eskubidea dugu.