Itsasgizonaren estatuaren plaka euskaratzea eskatu dio Plentziako Udalari ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 6a, 16:34

Gaur, abenduak 6, San Nikolas eguna ospatzen ari dira Plentzian. Ekitaldi ezberdinen artean, itsasgizonaren estatua berrinauguratu du Udalak, Ondarreta ibiltokian. "Oroigarria konpontzeko aurrekontua ia 20.000 eurokoa izan da, dirutza udal finantzen egoera kontuan hartzen badugu. Baina, aurrekontu honetan euskarak ez dauka lekurik, ezta eskubiderik ere", salatu du tokiko ezker abertzaleak. Izan ere, aipatu oroigarriaren plaka espainol hutsean jarri dute agintari plentziarrek. Gauzak horrela, "herritarren hizkuntza eskubideak errespeta daitezen", idazkuna aldatzea eskatu dio Plentziako Independenteak buru dituen Gobernu Taldeari ezker abertzaleak. Argazkia: © Plentziako ezker abertzalea.

Ikusi itsasgizonaren estatuaren plaka iruditan:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun