Independentistak sareak adierazi du Euskal Herria burujabe izateko bidean bere xedea "konfrontazio demokratikoa, desobedientzia zibila eta nazio eraikuntza" direla. "Gure herrian hainbat esperientzia izan ditugu desobedientziaren esparruan; intsumisioaren aldeko jarduerak, esaterako. Ez gara, beraz, deus asmatzen ari. Saio horietatik ikasi eta eredu berriak sortuko ditugu gure mugimenduaren aniztasun eta zabaltasuna aintzat harturik, betiere aktibistei milaka lagunen babesa eskainiz".
Ikusi Cibeles plazako ekimenaren bideoa: