Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako 2009ko Wanted ideia lehiaketa irabazi zuen "Norabide guztiak" ikus-entzunezkoa ostiral honetan, hilak 10, estreinatuko dute Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan, arratsaldeko zazpietan. Dokumentalaren aurrestreinaldia joan den urrian izan zen Algortako Fadura kiroldegian, SozialHitz Etorkinen eta Giza eskubideen inguruko topaketaren barruan. Proiektua Leire Muñozek eta Cristian Villavicenciok gauzatu dute, Arte Ederretako lizentziatua eta ikaslea, hurrenez hurren. Bikote horren lanean adin eta jatorri desberdinetako Algortako Fadura institutuko DBHko ikasleen bizimodua erakusten da. "Hainbat egoeren bitartez, egunez egunekoak oso ikuskera aberatsa erakusten du, eta horrek, kultur aniztasuna zeharka lantzeko aukera eskaintzen du", adierazi dute autoreek. Argazkian, dokumentalaren pasarteetako bat / ©
Getxoko Udala.