Leioa bisitatuko dute igandean Olentzero eta Mari Domingi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 6a, 17:51

Olentzero eta Mari Domingi izango dira igande honetan, hilak 12, Leioan. Egun horretan, nekazaritza azoka egingo dute udalerrian eta, aipatu Gabonetako pertsonaiak, Berbalamiñe tokiko euskara elkartearen postuan egongo dira eguerdiko 12:30ean. Bertan, ikazkin zaharraren figurak, gabon kanten bilduma eta kamiseta ederrak eskuratzeko aukera egongo da, baita pintxo bero eta goxoak dastatzeko ere, arduradunek adierazi dutenez. Gainera, umeek euren gutunak Olentzero edota Mari Domingiri zuzenean eman ahal izango diete. Argazkian, Olentzero eta Mari Domingi Leioan, artxiboko irudian .

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun