Irakurri Unai Oñederrak idatzitako laburpena:
Hipoak urmaelean pasatzen du egun osoa. Gorputza uneoro hezea mantentzea du helburu. Urtaro lehorrean, baina, lekuz mugitu behar du ur mailak behera egiten duela eta. Lekualdatze hori sahiesteko ur metagailu bat sortzen du lur azpian, etengabe nahi adina ur eskura izateko. Metagailuak Hipoaren bailara goitik behera aldatzen du. Baita mundua ere. Metagailuaren hazkundea etengabea da, harik eta alarma gorriak saltatzen duen arte: Hipo-krisia.