Larunbatean banatuko dituzte Barrikako Gabonetako postal lehiaketaren sariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 6a, 18:39

Larunbat honetan, hilak 11, Barrikako Udalak antolatutako Gabonetako postal lehiaketako sariak banatuko dituzte eguerdiko 12:30ean, udaletxeko beheko solairuan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiak joan daitezke ekitaldira, baita hala nahi duten gainerakoak ere. Postal lehiaketaren irabazleak 80 euroko txartela jasoko du arte materiala erosteko. Bigarrenak, berriz, 40 eurokoa. Argazkian, Sopelan ere egiten dute Gabonetako postal lehiaketa / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun