Doako yoga ikastaroa emango dute larunbatean Faduran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 6a, 18:49

Larunbat honetan, hilak 11, yoga saioa eskainiko du dohainik Getxo Kirolak udal erakundeak. Goizeko hamarretatik 11:30era, Antxon Elosua irakasleak emango du eskola, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian. Deialdia Getxo Kiroleko bazkide guztiei zabalik dago. Tokiko arduradunek jakinarazi dutenez, ez da beharrezkoa aldez aurretik ariketa fisikoa, lasaitzea eta meditazioa uztartzen dituen diziplina horri buruzko ezagutzarik izatea. Halaber, ekimenean parte hartzeko ez da aurretik izena eman beharko. Argazkian, yoga saio bat / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun