Gizon bat atxilotu dute Barakaldon bikotekide ohia hiltzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 7a, 03:06

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, astelehena, bikotekide ohia labankadaz hiltzea egotzita. 25 urteko emakumezkoa da biktima. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo 19:00ak aldera izan ziren gertaerak. Atxilotua bikotekide ohiaren Barakaldoko etxera joan zen. Emakumea gizon batekin zegoen, bere egungo bikotekidearekin. Biei labanaz eraso zien ustez atxilotuak. Zaurien ondorioz, emakumea etxean bertan zendu zen; haren bikotekidea, 29 urteko gizonezkoa, larri eraman zuten ospitalera. Ertzaintzak ordu gutxira atzeman zuen ustezko hiltzailea, Barakaldon bertan. Atxilotuak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen. Izan ere, azaroan haren aurkako salaketa jarri zuen emakumeak, mehatxuengatik. Ertzaintza gertaeraren nondik norakoak ikertzen ari da. Argazkian, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguneko elkarretaratzea Erandion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun