Gizon bat hil da metroak Algortako geltokian harrapatu ostean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 9a, 15:12

Joan den asteartean 50 urte inguruko gizonezko bat hil zen Gurutzetako ospitalean, lehenago metroak Algortako geltokian harrapatu ostean. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, gizona trenbidera amildu zen 12:55 aldera. Osakidetzako anbulantzia batek bizirik eraman zuen erietxera, baina handik gutxira zendu zen. Ezbeharraren ondorioz, ordu bete baino gehiagoz itxita egon zen geraleku algortarra. Harrapaketa Etxebarrirako trenbidean izan zenez, Bilborako trenik ez zen atera bagoi konboia bertatik kendu arte. Plentziarako bidaiak, berriz, ez zituzten eten; Algortara zihoazenek Aiboan edo Bidezabalen jaitsi behar zuten arren. Gehienezko atzerapenak hogei minutukoak izan ziren. Argazkian, metro geltokietako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun