Ustez bere bikotekide ohiak hil zuen astelehen iluntzean Cristina E.B. Barakaldoko 25 urteko emakumea. Atzo, arratsaldeko azken orduetan, akusatua Basauriko kartzelan sartzeko agindua eman zuen epaileak. Erailketa salatzeko, gaur, osteguna, elkarretaratzea egingo dute Algortan. Hitzordua Emakumeen Mundu Martxaren Plataformak jarri du Telletxe plazan, 19:30ean. Bitartean, biktimarekin zegoela, bizkarraldean labankada jaso zuen 29 urteko mutilak onera egin du -Aingeru C.G.- eta Gurutzetako erietxean laster utziko du zainketa intentsiboetako unitatea, mediku iturriek diotenez. Ertzaintzak astelehenen bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea: 25 urteko gizonezko bat. Bikotekide ohia labankadaz hiltzea egotzi diote. 29 urteko mutila, egungo bikotekidea, horrekin zen erasoa izan zenean eta larri zauritu zen. Argazkian, irailaren 23an, hamaika gizon-emakumek egin zuen elkarretaratzea Telletxen, Annie Forment biarriztarraren heriotza salatzeko asmoz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!