Lurralde Zati Planaren aurkako martxa egingo dute hilaren 18an Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 9a, 15:50

Andra Mari Auzo Elkarteak deituta, abenduaren 18an Lurralde Zati Planaren kontrako martxa egingo dute Getxon. Horrenbestez, larunbat horretan, goizeko 10:30ean abiatuko dira Bentatik Azkorrirantz. “Inposatu nahi dizkiguten proiektu urbanistiko txikitzaileen inguruan informazioa, argitasuna eta herriaren parte-hartzea exijitzen dugu”, adierazi dute deitzaileek. Gauzak horrela, hainbat galdera dituzte: “Geltoki berriaren ostean zer egongo da? Noiz informatuko gaituzte dituzten asmoez? Non daude etxebizitza beharren eta ingurumenaren azterlanak?”. Argazkian, urriaren 24an Gobela erreka berdez tindatu zuten LZPren aurkakoek / © Gobela ibaia kolektiboa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun