Interneten erabilera eta eguneroko bizitzan duen erabilgarritasunak herritarrei hurbiltzeko ekimen berria martxan jarriko dute Getxo udalerriko hiru gaztek. Egitasmoaren aurkezpen ofiziala abenduaren 16an, osteguna, izango da, 20:00etan, Algortako Barbarella tabernan. Paola Etxeita, Susana Romero eta Lara Trevilla getxoztarrek Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutako Wanted 2010 ideia lehiaketan bigarren saria jaso zuen "
GetxoKlik" proiektuaren emaitzen berri emango dute egun horretan. Horrela, udalerriak "plataforma parte-hartzailea" izango du, non herritarrek sarean sartzeko erantzun erraz eta zuzenak topatuko dituzten, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Informazioaren teknologien erabilerak lagunduko du eguneroko gestioak egiterako orduan, hala nola, sendagilearenganako hitzordua eskatzeko, erosketak egiteko edo bidaiak antolatzeko, administrazio desberdinekin gestioak egiteko edo, besterik gabe, sare sozialen bitartez aspaldiko lagunak edo ezagunak topatzeko. Argazkian, hainbat gazte ordenagailu aurrean / ©
Getxo.net.