Larunbat honetan, hilak 11, Okupazio Eguna izango da Getxoko Txorimalo gaztetxean. Horri hasiera emateko, goizeko 10:30ak aldera, graffiti erakusketa egingo dute eraikineko fatxadan. Ondoren, 12:30ean, gaztetxearen bosgarren urteurreneko kartelerako argazki erraldoia aterako dute, horretara herritar guztiak gonbidatu dituztela. Arratsaldeko hiruretarako, bazkari herrikoia prestatu dute bertaratutako neska-mutilak alaitzen joateko eta, bukatzeko, 20:00etan, Kuentra Atras, Disorders eta Te kiero komo amigo DJak musika emanaldia eskainiko dute, lau euroren truke. Argazkian, Txorimalo gaztetxearen laugarren urteurrenaren ospakizunak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!