"La Haine" filmaren laburpena:
La Haine (Gorrotoa, euskaraz) Mathieu Kassovitzek zuzendutako film frantziarra da. 1995ean estreinatu zen, eta jendartetik baztertutako hiru gazteren (judu bat, arabiar bat eta beltz bat) bizitza kontatzen du. Istorioa Parisko auzo baztertu batean kokatzen da, 1990eko hamarkadako erdialdera.