2011ko Ekogune ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu berri du Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak. Aurten, besteak beste, aldaxkak zelan tratatu, landatze ekologikoa, belar sendagarriak eta etxeko terrazetan ortuak nola landu ikasiko dituzte eskoletako umeek. Ikastaroak arautzeko oinarri batzuk ezarri dituzte. Horregatik, arazoak saihesteko
atxikitutako informazioa ondo irakurtzea aholkatu dute tokiko arduradunek. Argazkian, ortu baten artxiboko irudia.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun