Bihar, ostirala, estreinatu behar zuten Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako 2009ko Wanted ideia lehiaketa irabazi zuen "Norabide guztiak" ikus-entzunezko lana. Hitzordua 19:00etan jarrita zeukaten Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan. Baina, "azkenean ezin izango da egin", udal iturriek adierazi dutenez. Argibide gehiagorik ez dute eman. Bakarrik, "aurkezpen data berria ezagutzen denean, jakitera emango dela". Dokumentalaren aurrestreinaldia joan den urrian izan zen Algortako Fadura kiroldegian, SozialHitz Etorkinen eta Giza eskubideen inguruko topaketaren barruan. Proiektua Leire Muñozek eta Cristian Villavicenciok gauzatu dute, Arte Ederretako lizentziatua eta ikaslea, hurrenez hurren. Bikote horren lanean adin eta jatorri desberdinetako Algortako Fadura institutuko DBHko ikasleen bizimodua erakusten da. "Hainbat egoeren bitartez, egunez egunekoak oso ikuskera aberatsa erakusten du, eta horrek, kultur aniztasuna zeharka lantzeko aukera eskaintzen du", adierazi dute autoreek. Argazkian, dokumentalaren pasarteetako bat / ©
Getxoko Udala.