Bihar eta hurrengo ostiralean gau osoan ibiliko dira metroak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 9a, 20:13
Bigarren urtez jarraian, metroa gau osoan ibiliko da Gabonen aurreko bi ostiraletan. Hartara, hilaren 10ean eta 17an, geltokiak ez dituzte itxiko eta tren bat ibiliko da enborrean (Etxebarri eta San Inazio geltokien artean) 15 minututik behin eta 30 minututik behin adar bietan, noranzko bietan. Zerbitzu horrekin egun horietan sortzen den garraio eskaria ase nahi dute, enpresen bilerak eta lagunarteko afariak egiteko egun horiek hautatu ohi baitira. Guztira, 30.000 pertsonek erabil dezakete zerbitzu hori, Metro Bilbaoren kalkuluen arabera. Argazkian, metroko bagoi bat gainezka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun