Ikastetxeen arteko euskal olinpiadak izango dira bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 9a, 20:23
Bihar, ostiralarekin, Getxo udalerriko hainbat ikastetxeren arteko euskal olinpiadak izango dira Algortako Biotz Alai plazan. Hurrenez hurren, Aixerrota institutuko, San Nikolas ikastolako eta Azkorri ikastetxeko DBHko 4. mailako 200 bat ikaslek parte hartuko dute lehian. Getxoko Udalak adierazi duenez, neska-mutilek gustuko duten jardueren bitartez euskararen erabilera bultzatzea da ekimenaren helburua. Gazteak taldetan banatuko dituzte eta hainbat probetan lehiatuko dira elkarren aurka: sako lasterketa, lokotxak eta sokatira, besteak beste. Ekimenak 1.500 euroko aurrekontua du eta, 10:30ean hasita, 13:00etara arte iraungo du. Argazkian, sokatiran ere arituko dira bihar Getxoko ikasleak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun