Bihar da gazteentzako Gabonetako jardueretan izena emateko azken eguna Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 9a, 22:43
Aterpe Leioa Gazteguneak Gabon egunetarako antolatutako ekintzetan izena emateko azken eguna bihar, ostirala, izango da, Leioako Udalak gaur bertan jakinarazi duenez. Adierazi dutenez, gustu guztietarako ekintzak izango dira: sukaldaritza, perkusioa, magia eta irteerak, besteak beste. Horiek guztiak opor egunetan izango dira, hau da, hilaren 27tik 30era eta urtarrilaren 3tik 5era. Ordutegia, berriz, arratsaldekoa izango da: 17:00etatik 20:00etara; hilaren 28an izan ezik, gaztegunea egun osoan zehar zabalik egongo baita. Tailer eta ekintza guztiak euskaraz izango dira eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Prezioari dagokionez, Kultur Leioako gazte txartela dutenek 30 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 55 euro. Argazkian, Algortak ere badauka udal gaztelekua / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun