Herritarrek HAPOri buruz duten iritzia ezagutu nahi du Berango Eraikitzen plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 10a, 10:42
Udalak onartutako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) inguruan galdetegia osatu du Berango Eraikitzen herri plataformak. Hain zuzen, galdera-sorta erantzutera animatu ditu berangoztar guztiak kolektiboak. Baina, salatu dutenez, "Udalak inkestak jasotzeko postontziak herriko kultur etxeetan jartzea ukatu du". Hori dela eta, beste bide batzuk asmatu dituzte. Batetik, posta arruntez (15 Posta Kutxa / 48640 Berango) edo elektronikoz (berangoeraikitzen[abildua]hotmail.com) bidal daiteke osatutako galdetegia. Bestalde, sarean bertan ere bete daiteke. Azkenik, hainbat bilketa hitzordu zehaztu dituzte. Larunbat honetan, Berangoetako kultur etxe aurrean izango dira Berango Eraikitzen herri plataformako kideak, 11:00etatik 14:00etara. Bihar zortzi, berriz, Axganeko plazan jarriko dira, ordutegi berean. Bukatzeko, hilaren 24an, arratsaldez eman ahal izango da galdetegia, Sabino Arana kalean (frontoi aurrean), 18:00etatik 21:00etara. Inkestak biltzeko epea azken egun horretan bukatuko da. Argazkian, 2009ko erdialdean dozenaka herritarrek izenpetu zuten HAPOren aurka Berango Eraikitzen herri plataformak egindako idazkia / © Berango Eraikitzen.
Berango Eraikitzen herri plataformak azaldu duenez, HAPOk herriko hirigintza hazkundea garatuko du hurrengo zortzi urteetan: etxebizitza kopurua, euren tipologia, udal zerbitzu berriak, errepide sareak, eta abar. Gauzan horrela, galdetegiak bi helburu nagusi ditu: "alde batetik, herritarren parte-hartzea bultzatzea; eta bestetik, berangoztarrek HAPOri buruz duten iritzia zuzenean ezagutzea", zehaztu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun