Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako bi sarrera zozketatuko ditu Berbotsek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 10a, 11:08
Bihar zortzi jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, Barakaldoko BEC erakustazokan, 17:30etik aurrera. Beñat Ugartetxea, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo "Abarkas", Peio Ormazabal eta Jone Uria Albizuri algortarra arituko dira lehian. Ohiturari jarraituz, Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak bi sarrera zozketatuko ditu, sailkatu diren zortzi bertsolarien izenak begiratuta kiniela osatzen dutenen artean, haietako bakoitzak zer postu eskuratuko duen esanez. Asteazkena, hilak 15, izango da iragarpena bidaltzeko azken eguna eta hurrengo egunean zozketatuko dituzte txartelak. Parte hartu nahi duten guztiek mezua idatzi beharko dute, berbots[abildua]gmail.com e-posta helbidera. "Irabazleari posta elektronikoaren bidez jakinaraziko diogu eta txartel elektronikoak ere bide horretaz bidali", zehaztu dutenez. Bestalde, Berbotsek ostiralerako, hilak 17, antolatu du aurtengo bertso-jira. 20:00etan Altzagako La Plaza tabernan hasita, Xabi Paya eta Aitor Sarriegi arituko dira bertsotan, eta Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga trikiti doinuak eskaintzen. Argazkian, orain bi urteko bertso-jira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun