Kristine Bosque 68 urteko emakume lapurtarra azaroaren 21ean eraman zuten Baionako erietxera, oso larri, komaren hurbileko egoeran, eta hilaren 28an hil egin zen. Gizarte laguntzaile bati sortu zitzaion susmoa, eta gorpuaren azterketa egiteko eskatu zuen. Hain zuzen ere, autopsiak erakutsi du litekeena dela Kristine Bosque estrangulatuta hil izana, "Berria" eta "Gara" egunkariek zabaldu dutenez. Paul Bosque 65 urteko senarra aste honen hasiera atxilotu zuten, emaztea hiltzea leporatuta, eta epailearengana eraman ostean, espetxean daukate, behin-behinean. Bikotea Arbonan (Lapurdi) bizi zen, herrigunetik aparteko etxe batean. Algortan bihar, larunbata, salatuko dute emakume lapurtarraren erailketa. Hitzordua 19:30ean jarri dute Telletxe plazan. Argazkian, atzo salatu zuten Algortan Cristina Estebanez barakaldarraren erailketa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!