Areetako Zugartzarte Etorbideko Bake Eder etxe inguruko lanak direla eta, datorren astean, hilaren 13tik 17ra bitartean, zirkulazioa eten egingo dute Lertegi kalean. Errepide mozketa Manuel Smith eta Santiago Zabala kaleen arteko zatian izango da, Zugatzarte Etorbidera bidean. Lan horiek irauten duten bitartean, ibilgailuak garajeetara sartu ahal izango dira. Bake Eder eraikin berriak, 8.000 metro koadrotan, “Be My Gov” zentro teknologikoa hartuko du, administrazio elektronikoan lan egingo duena. Ekimenak Microsoft enpresaren laguntza du eta administrazio elektronikoan "munduko erreferentea" izateko jaio da, hala nola, "Getxon eta Bizkaian aberastasuna sortzeko (sarrera ekonomikoetan zein ezagutza arloan) bideratzaile izateko", Udalaren zein Aldundiaren hitzetan. Bertan izango da
BiscayTIK Fundazioaren egoitza. Argazkian, obrak Bake Eder inguruan / cc-by-nc-sa
Agirregabiria.