Atzo, ostegunean, "Biodibertsitatea Getxon" gaia oinarri izan duten argazki eta idazlan lehiaketen sariak banatu zituen Imanol Landa alkateak. Sariketak joan den ekainean egindako Aste Berdearen harira antolatu zituen tokiko udalak. Argazki digitalen lehiaketan, Aitor Zarraga eta Lourdes Fernandez izan dira nagusien ataleko irabazleak. Cubita jatetxean lau lagunentzako bazkari edo afari eta Basalbo baserrian bi pertsonentzako otordua jaso dute, hurrenez hurren. Haurrentzako kategorian, berriz, Jon Martinez eta Peio Bordegarai izan dira sarituak, lehenengoak kamera digitala eta bigarrenak mp4 erreproduzigailua eramanez. Idazlan lehiaketan, Helena Iglesias eta David de la Hoz ikasleentzat izan dira sariak. Batek PSP kontsola eta bideojoko bat jaso du; eta besteak, DVD eramangarri bat. Argazkian, Imanol Landa argazki zein idazlan lehiaketen irabazleekin / ©
Getxoko Udala.