“Xabi, Alfon eta beste euskal preso eta iheslariak etxera!” lelopean, igande honetan, abenduak 12, mendi martxa egingo dute Gorliztik Armintzara, Plentziako ezker abertzaleak bere bitakoran jakinarazi duenez. Horren bitartez, Alacant aldean preso daukaten Xabier de la Maza gazte gorliztarra eta Afrikako Sao Tome uharte txikian erbesteratuta dagoen Alfonso Etxegarai plentziarra “pausoz pauso euren herrietara hurbildu” nahi dituzte. Goizeko 10:30ean abiatuko dira Astondoko kaitik. Armintzara helduta, berriz, triki-poteoa egingo dute. Azkenik, 14:00etatik aurrera, bazkaria izango dute frontoian. Hori bai, bakoitzak bere janaria eraman beharko du eta denon artean konpartituko dute, antolatzaileek azaldu dutenez. Argazkian, Xabier de la Maza Peña Gorlizko euskal preso politiko gaztearen aldeko pankarta Plentzian / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!