Metroko Kontseilari Ordezkariaren tiraderan 6 hilabete eman eta gero, azaroan mahai gainera atera eta sasi-negoziazio batean kamuflatuta inposatzen saiatzen ari diren proposamena, alegia.
Ez da lanuzteak bertan behera uzteko garaia, legez ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztenez gero. Gogoeta egiteko garaia da, gauzak buruarekin egiteko garaia, populismoaren sareetan erori barik, aurrera egin baino lehen neurriak aztertu eta balioesteko garaia. Horretan huts egin du PSE-EEk, arinki hartu du erabakia eta orain metroko zuzendaritzak, gizarteak eta hedabideek bidegabekeria zuritzen lagun diezaioten saiatzen ari da.
Behin baino sarriago esan dugu, ez gaude Gabon Gauean zerbitzurik ematearen aurka, baina moduak, denborak eta pertsonen lan-eskubideak errespetatzen badira betiere. Eta oraingoan PSE-EEk kontra-kontrakoa egin du.
Horregatik, ez dugu lanik egingo Gabon Gauean, horregatik greba egingo dugu Gabonetan. Horixe da auzia eta ez besterik. Ez saiatu krisirako irtenbide, ostalaritza, ospakizun, kopa eta gainerako parafernaliatan ezkutatzen.
Errespetatu joko-arauak, lanuzteak bertan behera uzteko eskatu beharrean. PSE-EEk bere proposamena berraztertu beharko luke eta hurrengo negoziazio kolektibora arte atzeratu beharko luke Gabon Gauean metro-zerbitzua emateko agindu hori. Hori bai izango litzateke arduraz jokatzea.
Ostegunean, abenduak 16, elkarretaratzea egingo dugu Batzar Nagusien aurrean 10:30etik 11:30era. Horren ostean, ez dugu inolako eragozpenik izango PSE-EEko batzarkideekin biltzeko, gure arazoen berri zuzenean emateko. Ordura arte aurrera egingo dugu gure mobilizazio planarekin, erabat legez kanpoko eta bidegabe deritzogun erabakiari aurre egiteko.
LAB Metro Bilbao
http://www.blogak.com/labmetrobilbao