Gabonekin batera, zaintza kanpaina berezia jarriko du martxan
Leioako Udalak, herriko denden segurtasuna bermatzeko. Tokiko erakundeak adierazi duenez, "egun horietan salmenta gehiago izaten dira. Beraz, urteko beste sasoi batzuetan baino diru gehiago biltzen da, jostailu, bitxi, janari eta opari saltokietan batez ere". Lapurretak gertatzeko "egoera erakargarria" izan daitekeenez, udaltzainen presentzia nabariagoa izango dela jakinarazi dute udal agintariek, "batez ere dendak dauden guneetan". Gainera, "arrisku egoeran" daudela uste duten dendariak Leioako Udaltzaingoarekin harremanetan jarri ahal izango dira, arreta berezia jasotzeko. Bestalde, Udaltzaingoaren eta dendarien arteko komunikazioa hobeagoa eta zuzenagoa izan dadin, SMS zerbitzua ezarri berri da. Horren bidez, tokiko poliziek herrian edo inguruan gertatu diren lapurreten berri emango diete zerrendan dauden dendariei. Argazkian, Leioako Udaltzaingoa / © Leioa.net.