Kristine Bosque 68 urteko emakume lapurtarraren erailketa salatu zuten atzo Algortan 24 gizon-emakumek. Emakumeen Mundu Martxarako Euskal Herriko Plataformak orain bi urte abiatutako protokoloari eta Bilgune Feministak egindako deialdiari erantzun zioten horrela. Izan ere, Bosque azaroaren 21ean eraman zuten Baionako erietxera, oso larri, komaren hurbileko egoeran, eta hilaren 28an hil egin zen. Gizarte laguntzaile bati sortu zitzaion susmoa, eta gorpuaren azterketa egiteko eskatu zuen. Hain zuzen ere, autopsiak erakutsi du litekeena dela Kristine Bosque estrangulatuta hil izana, Kazeta-info-k eta "Berria" eta "Gara" egunkariek zabaldu zutenez. Paul Bosque 65 urteko senarra aste honen hasiera atxilotu zuten, emaztea hiltzea leporatuta, eta epailearengana eraman ostean, espetxean daukate, behin-behinean. Bikotea Arbonan (Lapurdi) bizi zen, herrigunetik aparteko etxe batean.