Urko futbol-zelaia berrinauguratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 12a, 16:05
Larrabasterrako Urko udal futbol-zelaia berrinauguratu dute gaur, bertan egindako berritze lanak amaitu ostean. Ugeraga eta Bermeo arteko lehentasunezko mailako partidak eman du horretarako aitzakia. Bi hamaikakoen arteko lehia hasi baino lehen, berrinauguratze ekitaldia egin dute hainbat politikarik –Imanol Garai Sopelako alkatea, Josu Landaluze alkateorde eta EAJren alkategaia datozen udal hauteskundeetan, Leire Basauri Kultura eta Kirol zinegotzia eta Naiara ibarzabal Turismo eta Komunikazio zinegotzia–, epaile taldeak eta kapitainek lagunduta. Ohorezko sakea Ibarzabalek bota du. Obrari dagokionez, "berdegunearen egoera hobetu da, nabarmen", udal iturrien arabera. Argazkian, gaurko ekitaldia / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.
Drainatze sistema osoa berritu da eta, lehen ez bezala, bildutako urak estolderiara joango dira. Bestalde, ureztatze sistema automatikoa jarri dute martxan eta zelaian belar berria landatu da, zenbait guneetan erabileraren ondorioz aurrekoa nahiko kaltetuta baitzegoen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun