Plastikozko poltsak alde batera uzteko ekimena gaur zortzi abiatuko du Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 13a, 11:05
"Aurre egin plastikoari" lelopeko kanpaina jarri du martxan bigarren urtez Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, aipatu gaiak ingurumenean eragiten dituen kalteez ohartarazteko. Aurten, 600 erosketa-orgatxo zozketatuko dituzte herritarren artean, Mankomunitateko saltokietan plastikozko poltsen erabilera murrizteko asmoz. Zozketan parte hartzeko, herritarrek zortzi lauki dituen kupoi bat bete beharko dute. Lauki bakoitza betetzeko bost euro baino gehiagoko erosketa egin beharko dute ekimenari atxikitutako saltokietan, abenduaren 20tik urtarrilaren 31ra bitartean. Atxikitutako denden zerrenda eta oinarriak ezagutzeko ondoko webgune honetara jo daiteke. Argazkian, Imanol Garai Sopelako alkatea erdian, iazko edizioan banatutako poltsa bat duela eskuetan / © Sopelana.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun