Oxido kolorez margotuko dute Bizkaiko Zubia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 13a, 23:27
Areeta eta Portugalete lotzen dituen Bizkaiko Zubia "Somorrostroko zain gorria" izeneko koloreaz margotuko dute. Aipatu tonalitatea Txillida eskultorearen lanek dutenaren edota Bilboko Euskalduna Jauregiak duen oxidoaren antzekoa da. Margotze-lanak zubi osoa erreformatu ostean hasiko dituzte, urtarril amaiera aldera, azpiegiturak gaur egun duen kolore beltza ordezkatuz. Guzti horrek 1.439.464 euroko kostua izango du, Espainiako Sustapen Ministerioak diru horren %75a emango duela. Aurretik beste bi kolore probatu zituzten: "Gallartako campanil horia" eta "Trianoko blenda arrea" direlakoak. Baina, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek oxidoa simulatzen duena aukeratu dute, ikerketa eta herri galdeketa egin ostean. Zubia Gizadiaren Ondare izendatu zuten 2006an. Eiffelen ikasle batek, Alberto Palaciok, eta Ferdinand Arnoding ingeniariak sortu zuten 1890 eta 1893 urteen artean. Gerra Zibilean kalte handiak izan zituen, eta 1941ean berreraiki behar izan zuten Aracil eta Ribed ingeniariek. Argazkia: cc-by-nc-nd agirregabiria.
Ikusi Mikel Agirregabiriak plazaratutako argazki gehiago (cc-by-nc-nd agirregabiria):

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun