Gabonetako argiak piztu dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 14a, 10:02
Imanol Garai Sopelako alkateak lagunduta piztu zituen atzo, astelehena, Gabonetako argiak Josu Landaluze alkateordeak. Joan den igandean, Larrabasterrako Urko futbol-zelaia berrinauguratzean bezala, egungo udal agintaria izan zuen alboan EAJren alkategaiak datozen udal hauteskundeetan. Atzoko ekitaldia arratsaldeko 17:45ean egin zuten, Udaletxeko plazan. Gauzak horrela, Gabonetako argiak piztuta egongo dira urtarrilaren 7ra arte, kaleko ohiko argiztapenak duen ordutegi berean, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, Imanol Garai eta Josu Landaluze atzo udaletxe aurrean / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun