Gabonetako kontzertua izango da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 14a, 10:19
Andres Isasi Udal Musika Eskolako bandek Gabonetako kontzertua eskainiko dute asteazken honetan, abenduak 15, Algortako Erredentore elizan. Emanaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Halere, datorren astean, musika eskolako ikasleek, ohiko Gabonetako entzunaldiak eskainiko dituzte, zentroaren areto nagusian. Horrela, astelehenean eta asteartean bina emanaldi egongo dira: 18:15ean eta 19:30ean, hurrenez hurren. Eta asteazkenean, hilak 22, 19:30ean izango da saioa. Guztientzako sarrera doakoa izango da. Argazkian, Andres Isasi Udal Musika Eskolako bandak Algortako Erredentore elizan / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun