Aitana Sanchezek irabazi du Barrikako Gabonetako postalen lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 14a, 12:07
Larunbatean banatu zituzten Barrikako Gabonetako Postal Lehiaketaren bigarren edizioaren sariak. Aurten bederatzi marrazki aurkeztu dira, denak kalitate handikoak eta, ondorioz, epaimahaiaren lana zaila izan da, tokiko iturriek aipatu dutenez. Aitana Sanchez Ortiz de Salido 9 urteko barrikoztarrak jaso zuen lehen saria, “Gabon elurtuak Barrikan” izenburuko lanarekin. Neskak 80 euroko erosketa txartela irabazi du, Goya arte dendan erabiltzeko. Bere marrazkia erabiliko du Barrikako Udalak Gabonetako postal moduan. Bigarren saria, berriz, Naroa Vidaurrazaga Gonzalezentzat izan zen. Barrikako 7 urteko neskak “Jesusen jaiotza Gabonetan” izeneko lana aurkeztu zuen. Horrenbestez, 40 euroko txartela irabazi du, Goya arte dendan erabiltzeko. Argazkian, postal irabazlea / © Barrika.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun