Uribe Kostako Berbalagun egitasmoak berba-poteoa antolatu du ostiral honetarako, hilak 17, Sopelan. "Urtea amaitzear dago eta berarekin batera etorriko diren egun handiak, hala nola, Santo Tomas, Gabonak, Gabon Zaharra eta abar luze bat. Baina, hori baino lehen, ostiral honetan, aukera ona izango dugu elkartu eta ondo pasatzeko", azaldu dute arduradunek. Gauzak horrela, hitzordua 20:00etan jarri dute Lamia tabernan. Bestalde,
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko lagunak Imanol Murua idazle eta "Berria" egunkariko kazetariarekin elkartzekoak dira bihar zortzi, hilaren 22an, “Loiolako hegiak” saiakera-liburuaz berba egiteko. Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hitzordu berri hori 20:00etan jarri dute, Algortako Aldai Patronatuan. Argazkian, 2009ko abenduaren 10ean bertso saioaz eta kantaguneaz gozatu zuten Uribe Kostako berbalagunek.