XII. Idiazabal Gazta Lehiaketan 9 ekoizle aurkeztu ziren (Bizkaian jatorrizko izendapena 14 egileek dute), eta amabitxi-aitabitxiak Goierriko Soka tira taldekoak izan ziren. Sailkapena horrela geratu zen:
1. Patxi Baskaran (Markina)
2. Rikardo Murias (Muskiz)
3. Floren Txurruka (Markina)
4. Malatsa (Orozko)
5. Andoni Padilla (Otxandio)
6. Francisco Ortiz (Karrantza)
7. Teresa Petralanda (Orozko)
8. Alicia Monedero (Abadiño)
9. Pagobieta (Ubidea)
Bestetik, Etxolen V. Apainketa lehiaketan 90 nekazaritza postuk parte hartu zuten, horietatik lehen sailkatutakoak ondokoak izan zirela:
1. Adela Andikoetxea (Urduliz). Ortuariak.
2. Jose Etxebarria (Gatika). Frutak.
Joan den igandean Errekalde plazan eta Bulebarrean izan zen Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren 23. edizioak milaka lagun batu zituen Leioan. Udal iturriek aipatu dutenez, jendez lepo egon zen herria, aurreko urteetako markak gaindituz. Aurten ehun postu baino gehiago egon dira azokan: nekazarienak 90 eta abeltzainenak 25, hurrenez hurren. Haur ekintzak ere arrakasta izan zuten herriko txikienen artean: "poniekin 400 txiki baino gehiago izan ziren eta tailerretan 150 umek parte hartu zuten", tokiko agintariek adierazi dutenez. Bestalde, oilasko Lumagorri eta sagardo dastaketan mila pintxo banatu ziren bisitarien artean. Ziza dastaketan, berriz, 800 pintxo izan ziren. Azkenik herri kirol zein abere arraza ezberdinen erakustaldiek ere ikusle ugari bildu zituzten. Argazkia: © Leioa.net.