Ostiralean Arratian joko du Erasoka taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 14a, 16:24
Etzidamu, datorren ostiralean, Algortako Erasoka musika talde gaztea arituko da Arratian. Zehazki, Ubideko Jon Deuna auzoko lehenengo zenbakian dagoen Ubide Elkartokian joko dute, Ekaitz Apraiz sukaldari sopeloztarrak kudeatzen duen jatetxe-tabernan, alegia. Beraiekin batera, Dima herriko Jaik taldeak parte hartuko du rock jaialdian. Kontzertua gaueko 9:30ean hasiko da eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrera doakoa izango da. Argazkian, Erasoka talde algortarrak urrian kaleratu zuen bere lehenengo diskoa / © Erasoka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun