Bertako bezeroek udalerrian erosketak egiten jarrai dezaten ingelesezko kanpaina abiatu du
Getxoko Udalak. Euskara den bertako hizkuntza baztertuta, "Getxo Shop&Fun meeting point” izen arranditsua jarri diete kanpainako bi gune nagusiei, Areetako Getxolandiaren karpa barruan eta Algortako Torrene kalean kokatutakoak. Bertan, erosketak eroso garraiatzeko 200 orga utzi eta umeentzako puxikak banatzen dituzte, guztiak ingelesezko "Getxo Shop&Fun" lelodunak. Horretaz gain, bestelako zerbitzuak ematen dituzte topaleku horiek, tartean erosketak etxera dohainik eramateko zerbitzua, Olentzerori idazteko eskutitzak banatzea eta denden kokapenari buruzko informazioa ematea. Horiek guztiak euskaraz eta espainolez eskaintzen dituzte beharginek. Argazkian, iaz,
lelo elebiduneko "Getxo Eros & Goza - Getxo Shop & Fun” kanpaina aurkeztu zuten Imanol Landa alkateak eta Aitor Soloeta zinegotziak / © Getxoko Udala.