Erandio eta Berangoko udalei Ertzaintzak jada erabiltzen ez dituen bina ibilgailu ematea onartu du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, Herrizaingo Sailak proposatuta. Zehazki, Erandioko Udalari lur orotariko bi ibilgailu emango dizkiote. Berangok, berriz, furgoneta bat eta lau bider lau ibilgailu bat jasoko ditu. Herrizaingo Sailaren ustez, Ertzaintzak polizia-zereginetarako erabili izan dituen ibilgailuak "egoera onean daude eta erabilgarriak izan litezke udalei dagozkien hainbat arlotan: segurtasunean, babes zibilean edota ingurumenean, besteak beste". Baliabide horiek ematearen erabakia "udalekin lankidetzan aritzeko eta eurei dagozkien arloetan laguntzeko" hartu duela zabaldu du Herrizaingo Sailak. Argazkian, Ertzaintzaren ohiko furgoneta bi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!