Bihar egingo dute Areetako Mesedeetako Ama kaleko parkingeko 30 partzelen zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 14a, 21:13
Bihar, asteazkena, egingo dute auzokideentzakoak izango diren Areetako Mesedeetako Ama kaleko aparkalekuko 30 partzelen zozketa. Bertan, 31 lagunek parte hartuko dute, "deialdian ezarritako baldintzak bete eta onartu dituzten herritarrek", udal iturrien arabera. Zozketa Getxoko udaletxeko batzar aretoan izango da, eguerdiko hamabietan; eta toki berri horiek 50 urtez salduko dituzte, 24.000 euro inguruan. Mesedeetako Ama kaleko parkingean ibilgailua uzteko 366 leku daude, guztira. Horietatik 179 auzokoentzat dira eta 187 txandakakoak. Itzubaltzeta / Romo eta Areetan lurpeko aparkalekuen udal eskaintza, guztira, 1.165 tokikoa da. Mesedeetako Ama, Santa Eugenia, Gobela eta Santa Anako parkingen artean daude banatuta. Horietatik, 187 partzela txandakakoak dira eta Mesedeetako Ama kalean daude. Argazkian, zozketa Getxoko udal batzar aretoan, artxiboko irudian / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun