Getxoko Udalak eta
Unesco Etxeak klima aldaketa eta garapeneko lankidetzari buruzko erakusketa zabaldu dute Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian. Mostra hilaren 30era arte egongo da ikusgai. Ekimena Udalak antolatutako
“Getxotik Mundura-Mundutik Getxora” lankidetza topaketen jardueren barruan kokatzen da eta hainbat panelek zein dokumental baten proiekzioak osatzen dute. Erakusketaren helburua klima aldaketa zertan datzan erakustea da eta, horrekin batera, bere ondorioak, aldeak eta milurteko helburuekiko harremana ere; klimaren ondorioz errefuxiatuak, klima aldaketa eta emakumeak, etorkizuneko eszenatokiak, klima aldaketaren kontrako neurriak eta norberaren jarduerak, arrasto ekologikoa eta Amazoniako Oriana kontserbatzea lehentasun bezala hartuta. Argazkian, Florent Marcellesik, Aitana Uriak, Mikel Mancisidorrek eta Imanol Landak klima-aldaketaren ondorioak eztabaidatu eta hausnartu zituzten aurreko batean / © Getxoko Udala.