Mila euroko bi isun jarri dizkiote Leioako herritar bati, Erika Bilbao atxilotu zutenean egindako bi mobilizazioetan legez kanpoko oihuak egin zirela argudiatuta.
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, bere izenean jakinarazi zitzaizkion Ertzaintzari bi mobilizazio horiek. Bilbon, preso baten gurasoei ere 500 euroko isun bana sartu dizkiete, errepresioaren kontrako erakundeak gaineratu duenez. Dagoeneko joan zen hilean
Algorta, Berango eta Bilbora heldutako isunak salatu zituen Uribe Kostako AAMk. "Jakin badakigu isun gehiago ere sartu dituztela azken aldian. Isun horien guztien berri emateak duen garrantziaz ohartarazi nahi dugu, errepresio mota honek dakarren zamaren neurria hartzeko ezinbestekoa baita datu guztiak jasotzea", azaldu dutenez. Argazkian, irailaren 14an atxilotu zuten Erika Bilbao eta egun horietan mobilizazioak egin ziren Leioan.