Aitor Cotanoren kontrako zigor eskaera berretsi du fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 15a, 13:07
Epaiaren zain gelditu zen atzo, asteartea, Aitor Cotano preso politiko algortarrari Espainiako Auzitegi Nazionalean egin dioten epaiketa berria. ETAk PSE-EEk Balmasedan duen egoitzaren aurka 2007ko Gabonetan egindako atentatuan parte hartzea leporatzen diote gazteari, horregatik 17 urteko espetxe zigorra eskatuz. Atzoko saioan, Cotanori ez ezik, Arkaitz Goikoetxea eta Iñigo Gutierrezi ere egotzi zien Daniel Campos fiskalak, PSE-EEren egoitzaren aurrean bonba jartzea, Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Hala ere, Cotanok akusazioaren letraduaren galderei erantzuteari uko egin zion; baita atentatuan parte hartu zuenik ezeztu ere. Bitartean, Jone Goirizelaia abokatuak mutilaren absoluzioa eskatu zuen. Argazkian, auzokide bat Cotanoren irudia sostengatzen, aurreko batean.
Europa Pressek Cotanoren etxea arakatu zuten Guardia Zibilek aurkitu omen zuten eskutitza baino ez du aipatzen, gazte algortarra ETArekin harremantzeko. Ustez "Aitor Goikoetxeak (sic) igorritakoa" zen, Cotanori "konpromiso handiagoa", hau da, "kaptazio lanak egitera, muga zeharkatzera eta Frantzian ekitera" premiatuz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun