Sopelan ere egingo dute larunbatean truke azoka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 15a, 13:27
Larunbat honetarako, abenduak 18, truke azoka antolatu du Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS). Goizeko hamaiketatik aurrera, erabiltzen ez dituzten gauzak udaletxeko plazara eramatera deitu dituzte herritarrak. Bertan trukatu ahal izango dituzte gustuko duten beste zerbaitengatik. "Musika, arropa, liburuak, apaingarriak, jostailuak... nahi duzuna!", adierazi dute gazte sopeloztarrek. Plentzian ere larunbatean egingo dute kontsumo arduratsuaren aldeko azoka, Kandelaria kultur elkarteak antolatuta. Trukeaz gain, bertso bazkaria, jolasak eta kontzertuak izango dira Jai Alai pilotalekuan. Azkenik, Algortan, egun berean izango da kontsumismoaren aurkako truke azoka, Tellagorri plazan, 11:00etatik 14:00etara. Argazkian, iaz Algortan egindako truke azoka.
Ostiral eta larunbaterako kontsumismoaren aurkako jardunaldiak deituak ditu Algortako Gazte Asanbladak. Horrenbestez, etzi, "Kontsumo sostengarria" izenburuko hitzaldia izango da, 18:00etan, Aldai patronatuan. Baina, Sopelako Sekeko gaztetxean ere prestatu du solasaldia GASek. Ostiralean, software libreari buruz arituko dira, 18:00retan. Hitzaldi hori tailer ezberdinen abiapuntu izateko asmoarekin antolatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun