Fisika atalak proposatuta, erretiro omenaldia eskainiko zaio ostiral honetan, hilak 17, Jose Antonio Madariaga EHUko irakasleari. Ekitaldia eguerdiko hamabietan izango da
Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan. Leioa eta Erandioko campusean. Madariaga irakaslea lehen Irakaskuntza-azpiegituren errektoreordea izan zen; baita Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa ere, garai haietan Zientzia Fakultatea. Gainera, Fisika katedradun izanik irakasle eta ikerlari bezala ere jarduera emankorra garatu du bere ibilbide profesionalean zehar, EHUko iturriek gaineratu dutenez. Omenaldian Domingo Gonzalez irakasle eta Zaragozako Unibertsitateko katedradunak hitz egingo du. Era berean, Carmen Gonzalez Murua Akademia Antolakuntzako errektoreordeak, Esther Dominguez Perez Fakultateko dekanoak eta Manuel Tello irakasleak ere parte hartuko dute. Argazkian, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea.