Euskal nazionalismoa eta independentziari buruz solastuko dira bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 16a, 12:29
Ostiral honetarako, abenduak 17, euskal nazionalismoa eta independentziari buruzko solasaldia antolatu du Meñakoz kultur elkarte sopeloztarrak. Saioa arratsaldeko 7:30ean izango da Kurtzio kultur etxean eta Julen Zabalo EHUko Soziologia irakasleak dinamizatuko du. Beste hainbat lankideekin batera, azken mendean euskal nazionalismoak izan duen bilakaerari buruzko ikerlana egin du Zabalok. Besteak beste, mugimendu horrek historian zehar independentziaren gaia zelan jorratu duen aztertuko dute solasaldian. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekimena euskaraz izango da, baina "oinarrizko maila" dutenak ere bertaratzera animatu dituzte, "oso erraza izango baita ulertzeko". Argazkian, 2010eko Aberri Eguneko irudietako bat / cc-by-nc-sa Aloio.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun