Etzi, larunbatarekin,
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da Barakaldoko BEC erakustazokan, 17:30etik aurrera. Bertan, Jone Uria Albizuri Uribe Kostako txapeldun algortarra, Beñat Ugartetxea, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Peio Ormazabal arituko dira lehian.
Koska irratiak horren berri emango du
Info7 irratiak eskainiko duen zuzeneko emanaldiarekin konexioa eginez. Gauzak horrela, Uribe Kostako irrati libreak hainbat aldaketa burutuko du programazioan eta, esate baterako, "Munduko Sustraiak" eta "Kaleko Mobida" saioak hurrengo egunean, igandean, eskainiko ditu arratsaldeko 7etan eta gaueko 10etan, hurrenez hurren. Bitartean, bihar, ostirala, Gernika-Lumoko finalaurrekoa entzun ahal izango da, goizeko 11etan. Argazkian, Jone Uria.